Itxi

Athletic Club

Larunbata 20:00etan

Athletic-Zaragoza: Aurkari akitu bati aurre egiteko asmoz

ERREDAKZIOA

Real Zaragoza egoera zailean dator San Mamesera, azkenenengoa da sailkapenean eta lau porrot pairatu ditu jarraian.

  • Athletic-Zaragoza, artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

    Athletic-Zaragoza artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Fernando Llorentek ziur aski ez du jokatuko, oraindik belaunean min hartuta baitago. Athleticek gol falta sumatu du azken neurketetan eta gabezi horri aurre egin beharko dio Zaragozaren aurka, UEFA postuak ihes egin ez diezaioten. Europa orain bost puntura dago.

Europa Ligako azken neurketan Bielsak Iraizoz, Javi Martinez, De Marcos eta Herrera erreserbatu zituen. Larunbateko norgehiagoka honetan Herrera joan den denboraldira arte bere taldea zenaren kontra arituko da.

Aldaketa bakanetakoa De Marcos izando da eskuin hegalean Andoni Iraola zigortuaren ordez. Aldaketa honek Iñigo Perez sartu dezake hamaikakoan.

Zaragozako taldeak zortzi neurketa daramatza garaipena ezagutu gabe, azkena urriaren 16ean izan zen Realaren aurka. Jokoan egon diren azken 24 puntuetatik bakarra soilik eskuratu du. Gainera Leo Franco, Mateos, Meira, Da Silva eta Rúben Micael ezin izango dute jokatu.

Ustezko hamaikakoa
Athletic Club:
Iraizoz; De Marcos, Javi Martínez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Íñigo Pérez, Muniain; eta Toquero.
Real Zaragoza: Roberto; Juárez, Pinter, Lanzaro, Paredes; Leo Ponzio, Antonio Tomás; Edu Oriol, Lafita, Juan Carlos; eta Hélder Postiga

Epailea: Pérez Montero (Andaluzia).
Zelaia: San Mamés.
Ordua: 20:00.