Athletic Club
Paredesen ostikoaren ondorioz
De Marcos, gernubide distalaren urradura eta zauriak eskroto aldean
Erredakzioa
Paredes Zaragozako jokalariak baloia aldendu zuen Athleticeko futbolariaren presiopean, ondoren hanka utzi eta jokalari zuri-gorria jo zuen. Epaileak ez zuen ezer adierazi.
-
Paredesek (Zaragoza) Oscar De Marcos jotzen duen unea. Argazkia: EFE
Athleticeko jokalaria den Oscar de Marcosek, abenduaren 17an, larunbatean, Real Zaragozaren aurkako partidan, gernubide distalaren urradura izan zuen eta hiru zauri ebakidun makatuak izterrondoko eta eskrotoaren aldean Paredesen ostiko bat jaso ostean. Zaragozako hegaleko jokalariak baloia aldendu zuen De Marcosen presiopean eta ondoren hanka utzita Athleticeko jokalaria jo zuen.
Berrosatze eta kirurgia-josturaren ostean erietxean segitzen du. Arazorik sortu ezean sendagiria emango diote abenduaren 19an, astelehenean. Astebeteko atsedena gorde beharko du.