Itxi

Athletic Club

Reala, txapeldun!

Hauek dira Athletic animatzeko kamiseta esklusiboen zozketako irabazleak

EITB MEDIA

Diseinu esklusiboa duten 10 kamiseta zozkatu ditugu apirilaren 3an Cartuja zelaiko harmailak zuri-gorriz bete zituzten Athleticeko zaleen artean.

  • Athletic animatzeko kamiseta, 'Geurea Bai edo Bai' leloarekin.

    Athletic animatzeko kamiseta, 'Geurea Bai edo Bai' leloarekin. Argazkia: EITB Media

Aurten ez da posible Athleticekin batera Kopako bi finalak nahi bezala gozatzea, baina zaleek gogotik egin dute bat taldearekin, eta apirilaren 3an Cartuja zelaiko harmailak zuri-gorriz bete zituzten.

Hala, diseinu esklusiboa duten 10 kamiseta zozkatu ditugu EITBk abian jarritako ekimen horretan parte hartu zuten pertsonen artean, larunbat honetan Barçaren aurkako finalean jokalariak anima ditzaten.

Hain zuzen ere, Geurea bai edo bai leloa duten kamisetak dira, eta Kopako finalaren harira, irudi gorri bat dute aurrealdean. Kamiseta erosi nahi izanez gero, eskuragarri daude jada eitbdenda.eus webgunean.

Hona hemen kamiseten irabazleen zerrenda:

Geurea bai edo bai kamiseten irabazleak:

Borja Fernandez (Igorre)
Jose Vicente Saenz (Bilbo)
Gorka Elgezabal (Gernika)
Asier Diaz de Aranguiz (Portugalete)
Unai Lopez (Bilbo)
Nagore Gomez (Bilbo)
Annuska OV (Bilbo)
Marta Hatxe (Bilbo)
Saioa Montes (Bilbo)
Estibaliz Garcia (Bilbo)

Eskerrik asko ekimenean parte hartu zuten guztiei eta zorionak irabazleei.