Itxi

Athletic Club

Uztailaren 31n

Athleticek Union Berlinen aurka jokatuko du denboraldiaurrean

EITB Media

Partida Köpenickeko An der Alten Försterei estadioan jokatuko da 15:30etik aurrera.

  • Vencedor, Real Madrilen kontra

    Vencedor, Real Madrilen kontra

Athleticek denboraldiaurrea zehazten jarraitzen du eta klubak Union Berlinen aurka jokatuko duela baieztatu du.

Lehoiek Bundesligako taldearen aurkako lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 31n Kopenickeko An der Alten Försterei futbol-zelaian.

Uztailaren 7an hasiko dira lanean eta lagunarteko partidak ixten hasi da. Talde zuri-gorriak FC Union Berlinen aurka jokatuko du arratsaldeko 15:30etik aurrera.