Itxi

Athletic Club

HARROBIA

Bost lehoikumek Marcelinorekin egingo dute denboraldi-aurrea

Julen Agirrezabala atezaina, Beñat Prados erdilaria eta Juan Artola, Nico Williams eta Nico Serrano aurrelariak lehen taldearekin entrenatuko dira.

  • Nico Williams

    Nico Williams

Julen Agirrezabala atezaina, Beñat Prados erdilaria eta Juan Artola, Nico Williams eta Nico Serrano aurrelariak Athleticekin arituko dira denboraldi-aurrean. Williams anaien gazteena da orain arte lehoi gisa neurketa ofizial batean parte hartu duen bakarra, baina Gaizka Garitanorekin lagunarteko partidak jokatu zituzten joan den udan Pradosek eta Serranok.

Nico Williams (18 urte) Lehen Mailan aritu da Marcelino Garcia Toralen aginduetara, eta Real Valladolid eta Sevilla taldeen aurkako partidetan ordu erdi jokatu zuen. Azken denboraldian, 9 gol sartu ditu 26 partidatan. 

Nico Serrano (18 urte) bosten artean gazteena da. 24 partidatan 3 gol sartu ditu. Iaz, Gaizka Garitanorekin denboraldi-aurrearen zati bat egin zuen, eta hiru partidatan aritu zen.

Juan Artolak (21 urte) 10 gol egin ditu aurten, eta 2025era arte berritu du kontratua.

Beñat Prados (20 urte) Espainiako selekzioko maila baxuagoetan aritu da, eta 2025era arte berritu du kontratua. Iaz hiru lagunarteko partida jokatu zituen Gaizka Garitanoren aginduetara.

Julen Agirrezabalak (20 urte) maila bikaina eman du Bilbao Athleticen egin duen lehen urtean, eta giharretako lesio batek bakarrik ilundu du. Honek ere, 2025era arte berritu du kontratua.