Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Athletic, gol gehien sartu eta gutxien hartzen dituen taldeetako bat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren taldeak bosgarren postuan dago, Europako postuetan. Real Madrilek, Bartzelonak eta Valentziak soilik sartu dituzte zuri-gorriek baino gol gehiago.

  • Athleticeko jokalariak Llorentek Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athletic lehen itzuli ona burutzen ari da BBVA Ligan eta 26 punturekin Europa Leaguea jokatzeko aukera ematen duten postuetan dago; bosgarren postuan. Champions Leaguea jokatzea ahalbitzen duen laugarren postua (Levante, 30 puntu) lau puntura dute bizkaitarrek.

Talde zuri-gorria sailkapenaren goialdean egotea ez da kasualitatea Ligako estatistika onenak dituzten taldeen artean baitaude Bielsaren mutilak. Gol gehien sartu eta gol gutxien hartzen dituen taldeen artean dago Athletic.

Golak sartzerako orduan sailkapeneko lehen hiru taldeek bakarrik gainditzen dute Athletic. Real Madrilek (liderra) 63 gol sartu ditu 18 partidutan, Bartzelonak (2. sailkatua) 55 gol lortu ditu eta Valentziak (3. sailkatua) 28 gol sartu ditu. Zuri-gorriek 26 gol sartu dituzte orain arteko 18 norgehiagoketetan.

Gol gutxien hartu dituen taldeen artean ere badago Athletic. Kasu honetan Bartzelonak eta Real Madrilek bakarrik gainditzen dute talde bizkaitarra. Barçak 11 gol bakarrik hartu ditu orain arte eta Real Madrilek, 17. Athleticek 19 gol jaso ditu 18 jardunalditan, Valentziak eta Sevillak ere beste hainbeste jaso dituzte, 19 gol.

BBVA Ligan gol gehien sartu dituzten taldeak:

1. Real Madril: 63 gol
2. FC Bartzelona: 55 gol
3. Valentzia: 28 gol
4. Athletic Club: 26 gol
5. Levante: 25 gol

BBVA Ligan gol gutxien jaso dituzten taldeak:

1. FC Bartzelona: 11 gol
2. Real Madril: 17 gol
3. Valentzia: 19 gol
4. Athletic Club: 19 gol
5. Sevilla: 19 gol