Publizitatea
Itxi

2021/07/10

13:16

Athletic Club

38 urte dauzka

Erika Vazquezek 17 denboraldi egingo ditu Athleticen, kontratua urtebete luzatuta

L. E. A. | EITB MEDIA

Taldeko golegile nagusia da, 261 golekin. Klubean Telmo Zarrak egin ditu bakarrik nafarrak baino gol gehien, 335 goleko markarekin.

  • Erika Vazquez, Athleticeko jokalaria

    Erika Vazquez, Athleticeko jokalaria. Argazkia: @AthleticClub.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erika Vazquez jokalariak kontratua 2022ko ekainera arte luzatu duela iragarri du Athleticek. Ondorioz, nafarrak 17 denboraldi egingo ditu talde zuri-gorrian, aurretik beste inork egin ez duena.

38 urteko jokalariak Athleticek irabazitako bost liga txapelketatik hiru irabazi ditu, 2004-2005, 2006-2007 eta 2015-2016 denboraldietakoak, eta hainbat marka hautsi ditu.

Nafarra taldeko golegilerik onena da, 261 golekin. Klubean Telmo Zarrak bakarrik egin ditu berak baino gol gehiago, 335.

Orotara, Erikak 401 partida ofizial jokatu ditu, Athleticekin neurketa gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da: Iraia Iturregi egungo bere entrenatzaileak 402 jokatu zituen eta Eli Ibarrak 413.

2007-2208 denboraldian beste marka bat ezarri zuen: zazpi gol egin zituen partida batean, Athleticek Birkirkara taldearekin jokatutakoan. Bilbotarrak 16 eta 0 gailendu ziren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;