Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Ibai Gomezek eta Athleticek kontratua baliogatzea akordatu dute

EITB MEDIA

Hala, Santutxuko jokalariak ez du kontratuan zuen azken urtea Athleticen emango eta libre da beste talde batekin sinatzeko.

  • Ibai Gomez. Artxiboko irudia

    Ibai Gomez. Artxiboko irudia

Ibai Gomezek ez du 2021/2022 denboraldia Athleticen jokatuko, zuen kontratua baliogabetzea akordatu ostean. Santutxuko jokalariak kontratuz geratzen zitzaion urtea bertan behera utzi du eta libre da beste talde batekin sinatzeko.

Gomezek 193 partida jokatu ditu talde zurigorriarekin, bederatzi denboralditan eta bi etapa desberdinetan banatuta. Horietan, Superkopako bi titulu lortu izan ditu eta lau aldiz izan da txapeldunorde Errege Kopan.