Itxi

Athletic Club

Denboraldi-aurrea

Liverpool vs Athletic, abuztuak 8, Anfieldeko futbol-zelaian

EITB Media

Lehoiek Ingalaterra bisitatuko dute Liga hasi baino astebete lehenago.

  • Argazkia: Athletic Club

    Argazkia: Athletic Club

Athleticek denboraldi-aurreko bosgarren lagunartekoa itxi du Liverpool taldearen aurka. Lehoiek Anfield bisitatuko dute abuztuaren 8an, 17:00etan, sei aldiz Europako txapelduna izan den taldearen aurka.

Talde zuri-gorriak bost aldiz egin die aurre. Bi taldeen arteko lehen norgehiagoka San Mamesen izan zen, 1968-69 denboraldiko Ferietako Kopan (egungo Liga Europa), eta lehoiek final 1/32-ko joaneko partida irabazi zuten, Estefanoren eta Ormazaren golei esker (2-1). Kanporaketako itzuliko partida Liverpoolek irabazi zuen markagailu berarekin. Irabazlea txanpon bidez erabaki zen, eta Athleticek erdietsi zuen garaipena.

Bien arteko hirugarren eta laugarren partidak 1983-84 denboraldia jokatu ziren, Europako Kopako final-zortzirenetan. Joaneko partida golik gabe amaitu zen zelai ingelesean, baina britainiarrak nagusitu ziren Katedraleko itzulian Rushen golari esker.

Azken norgehiagoka 2017-18an izan zen, Aviva Stadiumen (Dublin) jokatutako lagunarteko partida batean. Iñaki Williamsek sartu zuen gol zuri-gorria.