Athletic Club
Elurteak Zubietan eta Lezaman
Realak eta Athleticek normaltasunez entrenatu dute elurpean
Erredakzioa
Elurrari eta hotzaldiari aurre eginez Zubietako eta Lezamako berdeguneetan burutu dute lan saioa Realeko eta Athleticeko jokalariek.
Athleticek kanpoan burutu du lan saioa elurrak ez baititu lezamako zelaiak guztiz estali. Marcelo Bielsaren mutilek bi taldetan aritu dira, titularrak eta ordezkoak, eta Igo Gabilondo berdeguneetara itzuli da taldekideekin.
Entrenamenduan Iñigo Perezek eta Gaizka Toquerok min hartu dute orkatilean. Erdilari nafarrak bihurdura egin du eta Espanyolen aurka baja izan daiteke, ezin izan baitu lan saioa bukatu.
Realak elurrari aurre egin behar izan dio Zubietan eta jokalariek irudi bitxiak utzi dizkigute. Lan saioan aritu ez den txuri-urdin bakarra Gorka Elustondo erdilaria izan da. Xabi Prietok bestalde, taldekideekin entrenatu du atzoko saioan orkatilan bihurritua egin eta gero.