Itxi

Athletic Club

1. jardunaldia

Athleticek hutsean berdindu du Elxen aurka

EITB MEDIA

Zuri-gorriek ezin izan dute garaipena lortu. Horrenbestez, ez da lehen jardunaldian garaipena eskuratu duen euskal talderik Santander ligan.

  • Daniel Vivian debuta egin du Elxen aurka. Argazkia: EFE

    Daniel Vivian debuta egin du Elxen aurka. Argazkia: EFE

Athleticek hutsean berdindu du Elxen aurka, Santander ligako lehen jardunaldian. Zuri-gorriek puntu bakarra eskuratu dute, eta, horrenbestez, ez da lehen jardunaldian garaipena eskuratu duen euskal talderik.

Zuri-gorriek ezin izan dute gol bat bera ere lortu, aurten lehen mailara igotzea lortu duen Elxen aurkako partidan. Hala ere, Marcelinoren jokalariak ondo aritu dira defentsa lanetan. Nabarmendu beharrekoa izan da Daniel Vivian eta Julen Agirrezabala debutarien partida paregabea.

Elx taldeak izan ditu aukera gehien, eta gol bat lortu du lehen zatian, baina epaileak baliogabetu egin du aurrelaria jokoz kanpo zegoelako.

Horrenbestez, Athleticek puntu bakarra lortu du lehen jardunaldian, eta, momentuz, ez da garaipena eskuratu duen euskal talderik Santander ligan.

Fitxa teknikoa

0 - Elx: Kiko Casilla; Bigas, Gonzalo Verdu, Roco (Diego Gonzalez, 61. min); Josan (Tete Morente, 81. min) , Marcone, Raul Guti (Palacios, 81. min), Fidel, Mojica: Pere Milla (Carrillo, 70. min) eta Lucas Boye.

0 - Athletic Club: Agirrezabala; De Marcos (Lekue, 52. min), Vivian, Iñigo Martinez, Balenziaga; Berenguer, Dani Garcia (Vesga, 75. min), Vencedor (Nico Williams, 82. min), Muniain (Zarraga, 82. min); Sancet (Villalibre, 75. min) eta Iñaki Williams.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak: Gonzalo Verdu eta Raul Guti (Elx); De Marcos eta Dani Garcia (Athletic).