Athletic Club
Mirandesen aurka asteartean
Athleticeko zaleak prest daude
Erredakzioa
San Mamesera heltzeko taldeak egin beharreko ibilbidean zehar zuri-gorriz jantzitako pasillo egitea da asmoa eta horregatik leku ezberdinetan kokatuta egongo dira zaleak.
-
Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Klubak taldeak egingo duen ibilbidea jakinarazi zuen aurreko astean eta une horretan hasi zen zaleen "lana". 20:30ean, gutxi gora behera, abiatuko da Athletic San Mamesera, Euskalduna Jauregitik eta Sabino Arena kalea atzean tusita. Termibusera heldu eta EITBko egoitzan dagoen biribilgunean jaitsiko dira protagonistak.
Asmoa zuri-gorriz jantzitako pasillo egitea da eta horregatik leku ezberdinetan kokatuta egongo dira zaleak. Zirraragarria!.