Itxi

Athletic Club

Lesioak

De Marcosek eta Vivianek min hartuta amaitu zuten Elxen aurkako partida

A. B. E. | EITB Media

Athleticek jakinarazi duenez, Oscar De Marcosek kolpe gogorra du eskuin izterreko kuadrizepsean. Daniel Vivianek, aldiz, kolpeak jaso zituen bere bi izterretan. Bi jokalariek fisioterapia tratamendua jasoko dute.

  • Vivian eta Boye

    Daniel Vivian (Athletic Club), Lucas Boyerekin (Elx) lehian. Argazkia: EFE

Athleticek Elxen aurka astelehenean jokatu zuen Ligako partida min hartuta bukatu zuten Oscar De Marcos eta Daniel Vivian jokalariek, klubak astearte honetan jakinarazi duenez.

De Marcosek kolpe gogorra du eskuin izterreko koadrizepsean, eta Daniel Vivianek, berriz, kolpeak jaso zituen bere bi izterretan. Fisioterapia tratamendua jasoko dute biek. Astean zehar izandako eboluzioaren arabera erabakiko dute noiz itzuli ahalko diren taldekideekin lanera.

Bestalde, Iñigo Cordoba eta Kenan Kodro jokalariek alta jaso dute ebakuntza egin osteko sendatze bidean aurrera egin baitute, Athleticen arabera.