Athletic Club
Aurrelariaren etorkizuna
Llorente: 'Betiko hemen geratzeko gogoa ematen du eromen honek'
Erredakzioa
"Ileak tente jarri dizkigute", adierazi du aurrelari zuri-gorriak. "Athleticekin txapelketaren bat lortzea da gehien axola zaidana, dagoen gauzarik handiena delako", azpimarratu du.
Llorenteren kontratua 2013ko ekainaren 30ean bukatzen da eta aurrelaria eta taldeko zuzendaritza negoziatzen ari dira. "Athleticeko jarraitzaileak zoriondu" nahi izan ditu Llorentek, izan ere, "egun osoan zehar ileak tente" jarri dizkietela onartu du.
"Hala ere, Athleticekin txapelketaren bat lortzea da gehien axola zaidana, dagoen gauzarik handiena delako", erantsi du.