Itxi

Athletic Club

Benito Villamarinen

Athleticek berriro kale egin du azken minutuetan

Erredakzioa

Epaileak Javi Martinez egotzi egin du bigarren zatian eta horrek norgehiagoka desorekatu du Betisen alde. Bielsaren mutilek azken minutuan jaso dute bigarren gola.

  • Iturraspe neurketan. Argazkia: EFE

    Iturraspe neurketan. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Betis: Fabricio; Nelson, Paulao, Dorado, Nacho; Iriney, Beñat, Salva Sevilla (Pozuelo, 69. minutua); Ruben Castro, Montero (Pereira, 55. minutua) eta Jorge Molina (Santa Cruz, 74. minutua)

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe (Toquero, 92. minutua); Iturraspe, Iñigo Perez (San Jose, 47. minutua), De Marcos; Susaeta, Muniain (Ekiza, 69. minutua) eta Llorente.

Golak: 1-0, 10. minutua, Ruben Castro; 1-1, 22. minutua, Javi Martinez; 2-1, 91. minutua, Nelson.

Athleticek 2-1 galdu du gaur Betisen aurkako neurketan. Norgehiagoka zirraragarria izan da. Partida luzapenean erabaki da. Nelson Betisen hegalekoak Bielsaren mutilak erreakzionatzeko aukerarik gabe utzi ditu. Hala ere, zuri-gorriek norgehiagoka ona jokatu dute, baina Javi Martinezen kanporatzea oso garesti ordaindu dute.

Betisek hiru porrot zeramatzan jarraian, baina partidaren amaieran zortea alde izan du. Porrotak bilbotarren ibilbidea oztopatu du, izan ere, orain zortzigarren dira sailkapenean eta Europa Leaguetik puntu batera geratu dira. Azken hasperenean korner batek Nelsonen oinetan utzi du baloia eta atzelariak Iraizozen atea zulatu du.

Kopako finalera sailkatu eta gero indartsu heldu da Athletic Villamarinera, baina epaileak Javi Martinez egotzi eta gero bizkaitarrak hondoratu egin dira. Lehenago zuri-gorriek irudi ona eman dute. Llorentek buruz eta Iñigo Perezek areaz kanpo egindako jaurtiketekin aukerak sortu dituzte. Betisen lehen golari erantzun ona eman diote Bielsaren jokalariek.

Monteroren jokaldi bat on egin du Ruben Castrok 10. minutuan. Betiseko aurrelariak lehen gola sartu du Molinak ukitu ostean. Hala ere, Athleticek berdin jarraitu eta aurreneko zatiaren erdialdera berdinketa sartu du Javi Martinezek.

Nafarrak buruz egin du banakoa korner batean. Susaetaren erdiraketa ederki aprobetxatu du Javi Martinezek. Azken minutuetan, ordea, Nelsonek logika apurtu du eta lasaitasuna eman dio Sevillako taldeari, bilbotarren saiakera antzu eginez.