Itxi

2021/09/23

13:36

Athletic Club

Larunbatean, 16:15ean

Iñaki Williamsek jarraian jokatutako partiden errekorra berdintzeko aukera izango du Valentziaren aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athletic Clubeko jokalariak Juan Antonio Larrañagaren, Realeko jokalari ohiaren, marka berdintzeko aukera izango du: 202 partida.

  • Iñaki Williams. Foto: EFE

    Iñaki Williams. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñaki Williamsek, Athleticeko jokalariak, Santander LaLigan jarraian jokatutako partiden errekorra berdintzeko aukera izango du, larunbatean, Valentziaren aurka. Momentuz, Larrañagak du marka, Realaren jokalari ohiak: 202 partida.

Aurrelari bilbotarrak, 2016ko apirilaren 20an Atletico Madrilen aurka jokatutako partidatik, zuri-gorrien partida guztiak jokatu ditu.

Oraingoz, Williamsek 201 partida jokatu ditu jarraian LaLigan; horien artean, 167 partida hasieratik jokatu ditu eta 39 gol lortu ditu.

Valentziaren aurka jokatzen badu, Iñaki Williamsek jarraian partida gehien jokatutako jokalarien sailkapen historikoko lehen postua eskuratuko du 202 partidekin, Juan Antonio Larrañagarekin berdinduta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;