Itxi

2021/10/13

18:15

Athletic Club

Erabakia

Kirol Kontseilu Gorenak ofizial egin du Real Madril - Athletic Club partidaren atzerapena

Agentziak | EITB Media

Madrilgo eta Bilboko taldeek jokatu beharreko Santander Ligako 9. jardunaldiko norgehiagoka atzeratu egin da. Gainera, ofiziala da Granada - Atletico Madril neurketa atzeratu egingo dutela.

  • Vencedor eta Benzema

    Vencedor eta Benzema, 2020-2021 denboraldiko Athletic - Real Madril partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Santander Ligako 9. jardunaldiko Real Madrilen eta Athleticen arteko partida atzeratu egin da. Jakintzat ematen zen arren, asteazken honetan egin du ofizial erabakia Kirol Kontseilu Gorenak. Gainera, Granada - Atletico Madril neurketa ere atzeratu dute.

FIFAk Conmeboleko selekzioek 2022ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko partidak jokatzeko epea urriaren 14ko gauera arte luzatu zuen, eta, ondorioz, Hego Amerikako jokalariak ia atsedenik hartu gabe iritsiko ziren asteburuko partidara. Real Madrilek eta Atletico Madrilek urriaren 19an Txapeldunen Liga jokatu behar dutenez, bi talde horien neurketak ezin direla astelehenera atzeratu argudiatu du Kirol Kontseilu Gorenak.

Atzeratu dituzten partiden datak eta ordutegiak datozen egunetan zehaztuko ditu LaLigak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;