Athletic Club
16:00etan
Gaur derbi handia San Mamesen
Erredakzioa
Zuri-gorriek igandeko partidan jarri nahi dute arreta guztia eta Montanierren taldeak Bilbon dagoen "mugimendua" baliatu nahi du garaipena eskuratzeko.
-
Athletic-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gutxi hitz egin da aste honetan Bilbon derbiari buruz, Manchesterren kontrako neurketak ikusmin handia sortu baitu Bizkaiko hiruburan. 6000 zale inguruk Athletic babestu du Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidan.
Marcelo Bielsak zailtasun handiak izan ditu aste honetan bere jokalari guztiak entrenamenduetan biltzeko, Athleticeko bederatzi jokalari selekzioarekin egon baitira.
Realak, bestalde, Europara hurbildu nahi du. Hamar urte baino gehiago igaro dira talde txuri-urdinak Bilbon irabazi zuen azken partidatik. Aurten Bilbon nagusi den "mugimendua" baliatu nahi du garaipena eskuratzeko.
Derbian kontzentratua daude Philippe Montanierren gizonak. Illarramendi, zigortuta, deialditik kanpo geratu da. Carlos Vela eta Xabi Prieto jokalarien artean dago zalantza nagusia. Aurrean, Imanol Agirretxek dauka postua ziurtatuta.
Ustezko hamaikakoa:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Llorente.
Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Bergara, Aranburu, Griezmann, Vela, Zurutuza; eta Agirretxe.