Itxi

2021/11/30

23:03

Athletic Club

EZOHIKO BATZAR NAGUSIA

Athleticen 2021-2022 denboraldirako aurrekontuak onartu egin dituzte Ezohiko Batzarrean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Aitor Elizegi buru duen zuzendaritzak bigarren aldi honetan aurkeztu dituen aurrekontuak, aldeko 475 botorekin. Kontrako botoak 31 izan dira.

  • Athleticen Ezohiko Batzar Nagusia

    Athleticen Ezohiko Batzar Nagusiko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astearte honetan Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Ezohiko Batzar Nagusian, Athleticeko bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte klubak 2021-2022 denboraldirako aurkeztu dituen aurrekontuak.

Urtarrilaren 23an egin zen Ohiko Batzar Nagusian, bazkide konpromisarioek ezezkoa eman zieten Aitor Elizegi buru duen zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuei. Bigarren aldi honetan, ordea, onartu egin dituzte, aldeko 475 boto eta kontrako 321 botorekin. Zuri bozkatu dute 16 bazkidek, eta 26 baliorik gabekoak izan dira.

Zuzendaritzak aurkeztu zuen lehen aurrekontua 140,8 milioi eurokoa izan zen, 5,4 milioiko galerekin. Oraingoan aurkeztu duen aurrekontua, berriz, 140,4 milioi eurokoa izan da, 4,4 milioiko galerak eta 136 milioiko diru-sarrerak izateko aurreikuspenarekin. Bazkideek 85 euroko 'covid kuota' ordainduko dute azkenean, Ohiko Batzar Nagusian zuzendaritzak 120 eurokoa proposatu ondoren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;