Itxi

Athletic Club

Ez dute jokatuko asteazkenean

Berenguerrek eta Ezkietak positibo eman dute covid-19an

EITB Media

Athleticeko erdilariak eta atezainak positibo eman dute koronabirusean, klubak egin dizkien antigenoen testetan. Ezingo dute jokatu Real Madrilen aurkako asteazkeneko Santander Ligako partida.

  • Alex Berenguer

    Alex Berenguer, Athleticeko jokalaria, denboraldi honetako Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Jokin Ezkieta eta Alex Berenguer Athleticeko jokalariek positibo eman dute covid-19an. Hala jakinarazi du klubak astelehen (abenduak 20) honetan. Ondorioz, ezingo dute jokatu Real Madrilen aurka asteazkenean.

Athleticek jakinarazi duenez, Ezkieta atezaina zein Berenguer erdilaria osasun egoera onean eta euren etxeetan bakartuta daude, osasun-protokoloa jarraituz.

Abenduaren 17an, ostiralean, Unai Simonek eta Iñigo Martinezek positibo ema zuten covid-19an, eta bi jokalari hauek ere ez dira egongo Real Madrilen aurkako norgehiagokan.