Itxi

Athletic Club

Primera Iberdrola Liga

Naroa Uriartek agur esan dio denboraldiari belauneko lesio baten ondorioz

EITB Media

Athleticeko jokalariak "haustura du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan", ebakuntza egingo diote, eta ezingo du jokatu datorren denboraldira arte.

  • Naroa Uriarte

    Naroa Uriarte, Athleticeko joklaria. Argazkia: @AthleticClubFem

Naroa Uriarte Athleticeko jokalariak "haustura du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatuan", klubak jakinarazi duenez. Ebakuntza egingo diote, eta ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan.

Erdiko defentsa postuan jokatzen duen futbolari bizkaitarrak asteazkeneko (abenduak 23) entrenamenduan hartu zuen min, eta klubak ez du zehaztu ebakuntza noiz egingo dioten.

Uriarte jokalari garrantzitsua da Iraia Iturregi entrenatzailearentzat, talde zuri-gorriak 2021-2022 denboraldian jokatu dituen hamalau partidetatik hamarretan parte hartu baitu.