Itxi

Athletic Club

Urtarrilaren 12tik 16ra

Athletic Club, Atletico Madril, Real Madril eta Bartzelona, Superkoparen bila

EITB Media

Saudi Arabiako hiriburua den Riaden jokatuko da 2022ko Espainiako Superkopa urtarrilaren 12tik 16ra artean. Lehen finalerdia Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dute hilaren 12an; bigarren finalerdia, aldiz, Atletico Madrilek eta Athleticek hilaren 13an. Finala, urtarrilaren 16an.

  • 2021eko Superkopa

    Athletic Club, 2021eko Superkopako txapelduna. Argazkia: EFE

Athletic Club, Atletico Madril, Real Madril eta Bartzelona 2022ko Espainiako Superkopari begira daude jada, titulua izango baitute jokoan urtarrilaren 12tik 16ra artean, Riaden (Saudi Arabia).

Azken txapelduna da Athletic Club eta Bizkaiko taldeak 2021ean irabazi zuen Superkopako titulua berrestea izango du helburu. Unai Vencedorren parte-hartzea zalantzan dago. Talde zuri-gorriak urtarrilaren 13an, ostegunean, jokatuko du Atletico Madrilen aurka txapelketako finalerdietako partida.

Urtarrilaren 12an, asteazkenean, Bartzelona eta Real Madril ariko dira nor baino nor lehen finalerdian. Superkopako finala urtarrilaren 16an, igandean, jokatuko da.

2022ko Espainiako Superkopako partiden datak eta ordutegiak:

Lehen finalerdia (urtarrilak 12, asteazkena)

Bartzelona - Real Madril (20:00etan)

Bigarren finalerdia (urtarrilak 13, osteguna)

Atletico Madril - Athletic Club (20:00etan)

Finala (urtarrilak 16, igandea)

Lehen finalerdiko irabazlea vs. bigarren finalerdiko irabazlea