Itxi

Athletic Club

MIN HARTUTA

Baztertu egin dute Sancetek "lesio larririk" izatea bere belaunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko jokalari nafarrak Bartzelonaren aurkako norgehiagokaren bigarren zatian hartu zuen min ezkerreko belaunean, eta ordezkatu egin behar izan zuten.

  • Oihan Sancet, Bartzelonaren aurka jokatutako partidako une batean.

    Oihan Sancet, Bartzelonaren aurka jokatutako partidako une batean. Argazkia: EFE

Oihan Sancet Athleticeko jokalariari "erresonantzia" egin diote gaur eguerdian, ostegun gauean Bartzelonaren aurka jokatutako Kopako neurketan min hartu ostean (3-2). Proba horretatik ateratako emaitzek baztertu egin dute jokalari nafarrak "lesio larririk" izatea bere ezkerreko belaunean.

Sancet partida ona egiten ari zen, baina bigarren zatiaren hasieran Marcelino entrenatzaileak aldatu egin behar izan zuen minutu batzuk lehenago, erasoko jokaldi batean belauna mindu zuelako.

Bilboko klubak jakinarazi duenez, Sancetek "distentsioa du artikulazioaren kanpoaldeko kapsulan", eta "eboluzioaren zain dago".

Athleticek, hala ere, ez du lesioaren larritasuna zenbaterainokoa den argitu, eta ez du sendatzeko eperik ezarri ere.