Itxi

Athletic Club

Kopako partidan

De Marcosek Larrazabal harrapatuko du partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan 9. postuan

EITB Media

Ostegunean Real Madrilen kontra jokatzen badu bere 445.a izango da elastiko zuri-gorriarekin.

  • Oscar De Marcos eta Vinicius. Argazkia: EFE

    Oscar De Marcos eta Vinicius. Argazkia: EFE

Ostegun honetan Athleticek eta Real Madrilek Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute San Mameseko futbol-zelaian.

Oscar de Marcosek jokatzen badu bere 445. partida izango da Bilboko taldearekin eta Aitor Larrazabal harrapatuko du partida gehien jokatu dituztenen zerrendan bederatzigarren tokian.

Sailkapeneko lehen postuan Jose Angel Iribar dago (614 neurketa) eta ondoren Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514), Andoni Iraola (510), Markel Susaeta (507), Agustin 'Piru' Gainza (496), Jose Maria Orue (483) eta egungo kapitaina Iker Muniain (481).

De Marcosek 32 urte ditu eta bere lehen partida 2009ko abuztuaren 6an jokatu zuen Joaquin Caparrosen aginduetara Europa Ligan. Young Boysen aurkako partidan hartu zuen parte Bernako Wankdorf  futbol-zelaian.

13. denboraldia da aurtengoa, 333 liga partida jokatu ditu, Kopako 39, Txapeldunen Ligako 8, Europa Ligako 57 eta Superkopako 7; guztira 35 gol egin ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena