Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Izena eman duten 38.787 bazkideek sarrera izango dute Real Madrilen aurka

EITB Media

Baimendutako edukiera dela eta Gazte Abonoen %75ak izena eman dezake ere. Ez litzateke sarrerarik egongo salgai.

  • San Mames, Koparako prest. Argazkia: EFE

    San Mames, Koparako prest. Argazkia: EFE

Bazkideek Athletic Cluben eta Real Madrilen arteko Kopako final-laurdenetako partidarako izena emateko epea amaituta, 38.787 izen-emate jaso direnez, izena eman duten bazkide guztiek Real Madrilen aurka dute euren eserlekua izango dute.

Izena eman duten bazkideek, Gazte Abonoen %75ak, San Mames BATeko eserlekuek eta Klubaren konpromisoek beteko lukete San Mameseko edukieraren %75a. Beraz, ez litzateke sarrerarik egongo salgai.

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide txartela izango da. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei ez zaie sarrerarik bidaliko, baizik eta estadioko ohiko eserlekura sartuko dira Klubak aktibatuko duen txartelarekin.