Itxi

Athletic Club

Zozketa

Athletic-Valentzia eta Rayo Vallecano-Betis, Errege Kopako finalerdiak

EITB MEDIA

Kanporaketak bi partidetan erabakiko dira: joanekoak otsailaren 9an eta 10ean izango dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 2an eta 3an.

  • 2022ko Errege Kopako finalerdiak

    2022ko Errege Kopako finalerdiak. Irudia: @rfef.

Athletic-Valentzia eta Rayo Vallecano-Betis dira finalerdietako bi kanporaketak. Zozketa 15:10ean hasi da, eta Athletic bertan izan da, final-laurdenetan Real Madril kanporatu eta gero (1-0).

Joaneko partida San Mamesen jokatuko dute bilbotarrek, eta itzulekoa, berriz, kanpoan. Joaneko partidak otsailaren 9an eta 10ean izango dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 2an eta 3an.

Gainera, oraingoan kanpoan egindako golek ez dute balio bikoitza izango, bi partidetara jokatutako kanporaketetako ohitura hautsiz.

Finalerdietako irabazleek 2022ko Errege Kopako finala jokatuko dute apirilaren 23an, Sevillan, La Cartujako estadioan.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Joaneko partidak

Asteazkena, otsailak 9: Rayo Vallecano-Betis (21:00etan)

Osteguna, otsailak 10: Athletic-Valentzia (21:30ean)

Itzuliko partidak

Asteazkena, martxoak 2: Valentzia-Athletic (21:00etan)

Osteguna, martxoak 3: Betis-Rayo Vallecano (21:00etan)