Itxi

Athletic Club

Urriaren 23an lesionatu zen

Carlos Gurpeguik baloia ukitu du Lezamako entrenamenduan

Erredakzioa

Lehen itzuliko Valentziaren aurkako partidan lesionatu zen 2011ko urriaren 23an. Ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen.

00:48
Carlos Gurpegui

Athletic astelehen honetan itzuli da entrenamenduetara igandean Sevillari 1-0 irabazi ostean.Sevillaren aurkako garaipena albiste ona izan bazen, astelehen honetan Lezaman beste albiste on bat izan dute zuri-gorriek; Carlos Gurpegik baloia ukitu du entrenamenduan.

Iragan urriaren 23an lesio larria izan zuen Valentziaren kontrako partidan. Ezker-belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen eta, denboraldi guztirako baja izando zela esan zen.

Athleticeko medikuek ez dute kontrakorik esan, baina pixkanaka lesioa gainditzen hasi da Lezamako lan saioaren ikusitakoaren arabera.