Athletic Club
Lezaman
Muniainek lan saioan normaltasunez parte hartu du
Erredakzioa
Nafarroako jokalari gaztea ostegunean Sportingen aurka jokatzeko prest egongo dela dirudi Lezamako goizeko lan saioan taldekideekin normaltasunez aritu baita.
-
Muniain. Argazkia: EFE
Athleticeko Iker Muniainek ez zen Racingen aurkako deialdian izan ezker begiko arazoak zirela eta, baina gaur normaltasunez aritu da taldekideekin batera Lezaman burututako lan saioan. Honela, jokalari nafarra Sportingen aurkako partida jokatzeko prest izango dela dirudi.
Sardineron jokatu ez zutenekin eta ordezkoekin aritu da Muniain. Fernando Llorente ere talde honetan izan da Santanderren neurketako azkeneko ordu erdia jokatu baitzuen aurrelariak. Marcelo Bielsak Sportingen aurkako norgehiagokari begira utzi zuen Llorente Sardineroko aulkian.
Luis Boniniren aginduetara aritu da Muniain eta arazorik gabe burutu ditu ariketa guztiak. Hala ere, mindutako begian tantak bota behar izan dizkiote une batzuetan.