Itxi

Athletic Club

Interneten

Kopako finalerako 100 sarrera zozkatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak

Erredakzioa

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri duenez, Athleticek Aldundiari babesle gisa utzitako sarrerak erosteko eskubidea zozkatuko du erakundeak.

  • Athleticek Ibaiganen egindako zozketaren irudia. Argazkia: EFE

    Athleticek Ibaiganen egindako zozketaren irudia. Argazkia: EFE

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ETB-2n iragarri duenez, Athleticek Aldundiari babesle gisa utzitako Errege Kopako finalerako 100 sarrerak erosteko eskubidea zozkatuko du erakundeak.

Bilbaok azaldu duenez, adin nagusiko bizkaitar guztiek Interneten izen emateko aukera izango dute zozketan parte hartzeko. Horrelako zozketa egiten duen aurreneko aldia ez da, izan ere, Mestallako finalerako sarrerak zozkatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.