Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:00etan

Athleticek Txapeldunen Ligako borrokari eutsi nahi dio Zaragozan

Erredakzioa

Javi Martinezek 200 neurketa beteko ditu lehen mailan, Romaredan. Sailkapenean Athleticek duen lekua "lan eta esfortzu handiaren emaitza" dela goraipatu du Bielsak.

  • Javi Martinez Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Javi Martinez Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Zaragozak Athletic hartuko du igande honetan, Romaredan. Aragoiko taldeak jaitsiera saihesteko itxaropena mantendu nahi du. Zuri-gorriek, ostera, Txapeldunen Liga dute jomuga, San Mamesen iragan ostegunean bizi izandako estasiaren ostean.

Javi Martinezek lehen mailan bere 200. partida jokatzeko aukera izango du Romaredan.

Etxeko taldeak gutxienez hiru puntuak behar ditu, sailkapenean aurretik taldeei presioa sartzen jarraitzeko. Europa Ligarako finalaren txartela lortu eta gero Athleticentzako norgehiagoka oso garrantzitsua da.

Azken lau jardunaldietan hamar puntu bildu dituzte bilbotarrek eta seigarren postuan dira. Malaga lau puntura du Athleticek eta Zaragozari irabazita puntuen aldea murrizteko aukera dute bizkaitarrek. Andaluziarrek Valentzia hartuko dute Rosaledan.

Sailkapenean Athleticek duen lekua "lan eta esfortzu handiaren emaitza" dela goraipatu du Marcelo Bielsak, ondorioz, lau onenen artean amaitzeko aukera "ez babesteko arrazoirik ez dago".

Azken entrenamenduaren ostean, hasierako hamaikakoa erabakita ez duela aitortu du Argentinako entrenatzaileak. Jon Aurtenetxe zigortuta dago eta ezin izango du jokatu, baina De Marcos haren ordez arituko den ez du argitu Bielsak.

Ustezko hamaikakoak:

Zaragoza: Roberto; Alvarez, Lanzaro, Paredes, Abraham; Lafita, Pinter, Dujmovic, Micael, Apoño; eta Postiga.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, De Marcos; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Muniain, Ibai; eta Llorente.

Epailea: Iglesias Villanueva.
Estadioa: Romareda.
Ordua: 16:00