Athletic Club
Athletic-Real Madril
Di Mariak, Herrerak eta Iturraspek ezingo dute jokatu
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri die txartel kopurua betetzeagatik eta ez dute Athletic-Real Madril partida jokatzerik edukiko.
-
Iturraspe Cristiano Ronaldorekin lehian lehen itzuliko Real Madril-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Angel Di María, Ander Herrera eta Ander Iturraspe jokalariek ezingo dute asteazkean San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Real Madril partidan parte hartu.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak partida banako zigorra ezarri die hiru jokalari hauei txartel kopurua betetzeagatik. Zelai erdian baja garrantzitsuak dira Athleticentzat.