Itxi

Athletic Club

Bukaresten

Giro ona zaleen artean

BIDALI BEREZIA. ISUSKO A.B.

Ikurrinak eta Espainiako banderak arreta handirik deitu gabe gurutzatzen dira Bukaresteko kaleetan.

  • Atletico Madrileko zaleak. Argazkia: @IsuskoAB

    Atletico Madrileko zaleak. Argazkia: @IsuskoAB

Asteartean zale mordoa izan ziren jada Errumaniako hiriburuko kaleetan. Gehienak Athleticeko zaleak dira, baina Atletico Madrileko jarraitzaileak ere badaude. Ohikoa denez, Athleticen elastiko zuri-gorriarekin batera, zaleek txapelak eta Ikurrina ere daramate kaleetatik. Taberna asko, zale euskaldunen koloreekin jantzi dira eta bizkaitarren egoitzak dirudite.

Gutxiago dira, baina Atleticeko Madrileko zaleak ere Bukaresten giroa berotzen hasi dira. Hauen janzkera guztiz ezberdina da nahiz eta bi elastikoa zuri-gorriak diren, ohikoa eta normala den bezala Espainiako banderak eramaten dituztelako.

Alde zaharreko kale estuetatik bi ikurrak normaltasunez gurutzatzen dira. Egoera bitxia da, harrigaria, eta batzuetan begiradak gurutzatzen dira, baina arazorik gabe. Athleticeko eta Atletico Madrileko zaleek festaz gozatzen ari dira, arazorik gabe, azken finean futbol partida bat baino ez delako.