Itxi

Athletic Club

2023RA ARTE

Raul Garciak beste denboraldi batez luzatu du Athleticekin zuen kontratua

A. A. | EITB MEDIA

2023ra arte jarraituko du talde zuri-gorrian, eta zortzi denboraldi beteko ditu bertan.

  • Raul Garcia Athleticen sarutako gol bat ospatzen.

    Raul Garcia Athleticen sarutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athletic Clubek astelehen honetan iragarri du Raul Garciaren kontratua beste denboraldi batez luzatuko duela.

Talde zuri-gorriak ohar baten bidez baieztatu duenez, jokalari nafarrak bere kontratuan ezarritako baldintzak bete ditu Bilboko taldearekin zeukan lotura 2023ra arte berritzeko.

Horrela, erdilari nafarrak, Marcelino Garcia Toral entrenatzailearen eskeman aurrelari lanak ere egiten dituenak, zortzigarren denboraldiari ekingo dio uztailaren 1etik aurrera Bilbon. Orain arte, 293 partida jokatu eta 80 gol sartu ditu Bilboko taldearekin, horietatik zazpi aurtengo ekitaldian, sei Ligan eta beste bat Valentziaren aurkako Kopako finalerdian.

Kontratu-luzatze hori Zizur Nagusikoak asteburu honetan Ligan ezarritako marka berriarekin bat egiten du; izan ere, larunbatean Valentziaren aurka jokatutakoarekin, Lehen Mailan partida gehien jokatu dituen hirugarren futbolaria bihurtu baita (551). Nafarrak Andoni Zubizarreta (622) eta Joaquin Sanchez (597) baino ez ditu aurretik sailkapen historiko horretan.