Itxi

Athletic Club

Bizkaiko Aldundiaren zozketa

133.350 bizkaitarrek izena eman dute

Erredakzioa

Zozketa astearte honetan egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa aretoan.

  • Kopako finalerako sarrerak. Argazkia: EITB

    Kopako finalerako sarrerak. Argazkia: EITB

Bizkaiako Foru Aldundiaren 100 sarrerak erosteko eskubidea nork duen erabakiko duen zozketan parte hartzeko 133.350 pertsonek eman dute izena. Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala maiatzaren 25ean izango da, Madrilgo Vicente Calderon estadioan.

Aldundiak gaur jakitera eman duenez, zozketa maiatzaren 15ean (asteartea) egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa aretoan, 12:00etan. Zozketa bidezkoa izatea bermatzeko notario bat egongo da eta Internet bidez jarraitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Athleticek Bartzelonaren aurka 2009an jokatu zuen Errege Kopako finalean, Aldundiak zozketa bat antolatu zuen eta 170.000 pertsonek parte hartu zuten orduan.