Itxi

Athletic Club

Babes gutxi

Ainhoa Tirapu ez da Emakumezkoen Ligako presidente izateko hautagai izango

I. G. | EITB MEDIA

Tirapu eta Martelli buru dituen hautagaitzak ez du lortu gutxieneko lau talderen babesa emakumezkoen futbolaren zuzendaritzan lehiatzen jarraitzeko.

  • Ainhoa Tirapu

    Ainhoa Tirapu. EITB Mediako artxiboko irudia.

Ainhoa Tirapu, Dolores Martellirekin batera emakumezkoen Liga profesionala zuzentzeko 'Unidas por el fútbol' hautagaitzaren buru zena hauteskundeetako hautagaitzatik erretiratu da, behar adina berme lortu ez dituelako.

Tirapu eta Martelli buru dituen hautagaitzak ez du lortu gutxieneko lau taldeen babesa emakumezkoen futbolaren zuzendaritzan lehiatzen jarraitzeko.

Ainhoa Tirapuk (Athleticeko nazioarteko atezain ohia eta Lezamako atezainen entrenatzaile ohia) joan den martxoan utzi zuen talde zuri-gorria, Emakumezkoen Ligako presidente izateko hautagaitza esklusiboan lantzeko.