Athletic Club
Kopa finala
Informazio erabilgarria Madrilera joango direnentzat
Erredakzioa
Zirkulazioa, eguraldia, Metro geltokiak, Athletic Hiriaren programa...
-
Athletic Hiria
Athletic Cluben 50.000 zale inguru abiatuko dira gaur Madrilera, talde zuri-gorriak eta Bartzelonak 22:00etan Vicente Calderon estadioan jokatuko duten Kopa finala ikustera, Ertzaintzak aurrez ikusi duenez.
Espainiako hiriburuan, autobusek Ermita del Santo pasealekuan izango dute aparkalekua. Athleticek autobusaren zenbakia oroitzea gomendatu du.
Aparkaleku horretatik gertu, Puente del Reyn, Athletic Hiria dago. Bertatik Vicente Calderonera 30 minutu daude oinez.
Metro geltokiak Principe Pio eta Pirames dira.
Eguraldiari dagokionez, gaur eta bihar 30 ºC inguru izango dira egunez, eta 27-28 ºC gauez.
Athletic Hiria 10:30etik 02:00etara izango da zabalik, Last Tour Internationalen programa ofizialaren arabera.
Vicente Calderon estadioak partida hasi baino bi ordu lehenago irekiko ditu ateak.
SEGURTASUNA
Guztira 2.300 agente izango dira ekitaldiko segurtasuna bermatzen, ez bakarrik Vicente Calderon estadioan eta inguruan, baizik eta hiriko gune nagusietan, zaleen ibilbideetan eta Metro lineetan ere bai.