Athletic Club
Kopako finala
Historia errepikatu egin da
Isusko A.B. | Berriemaile berezia Madrilen
2012 eta 1977 urteak asko gogoratuko dira, bi final urte bakoitzean eta garaipenarik ez.
-
Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE
Aurten berdin gertatuko zelakoan zaleak beldur ziren, eta azkenean Horrela izan da eta Madrilen izan diren milaka zaleak triste doaz bueltan etxera.
Bucaresten bezala partida hasi eta berehala utzi du neurketa erabakita Bartzelonak. Berriro nahi eta ezin zuri-gorriak.
1977.ean UEFAn Juventusek titulorik gabe utzi zuen Athletic urte hartan jokatutako bi partidak eta gero.
Aurten Madrilgo Atletico izan da aurkaria eta denboraldiko partida txarrenean galdu zuen Bielsaren taldeak.
Urte hartan Kopako finalean eszenatoki bera egon zen, Madril, eta aurrean Betis. Penaltietan galdu zen final hura eta modu horretan 1977. Urtea tristuraz datorkigu burura. 2012.ean historia errepikatu da.
Halere final batera heltzea ez da erreza, eta askoz gutxiago bi jokatzea. Horregatik, Athletic, beti zurekin!