Itxi

Athletic Club

Athleticek interesa omen du

Real Madril eta talde errusiar bat Beñat fitxatzeko lehian sartu dira

Erredakzioa

Ez Betisek ezta euskal jokalariaren ordezkariak, ez dute eskaintza ofizialik jaso Athleticen aldetik.

  • Beñat Etxebarria Athleticen aurka Ligan jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Beñat Etxebarria Betiseko euskal jokalariak maila bikaina eman du BBVA Ligan eta Espainiako selekzioarekin jokatu dituen Eurokoparen atariko adiskidantzazko partidetan. Europako talde batzuen artean interes handia nabari da erdilari bizkaitarrarengatik.

Bilbo aldean, asko hitz egin da Athleticek Beñat fitxatzeko duen interesaz. Momentuz, Klub bizkaitarra ez da Betisekin harremanetan jarri, ezta jokalariaren ordezkariarekin ere. Athleticek ez du eskaintza ofizialik egin.

Beste talde batzuk, ordea, Betisekin harremanetan jarri dira. Real Madril izan da talde horietako bat. Beñatek 20 milioi euroko etete klausula du eta Betis ez dago jokalaria oparitzeko prest. Madrileko Klubak, 20 milioi ordaintzea gehigi deritzo, baina jokalari bat edo batzuk sar ditzake eskaintzan Beñaten etete klausula merkeagotzeko. Betisek, ordea, maila oneko jokalariak baleue soilik onartuko luke Real Madrilekin hizketan hastea.

Europatik ere iritsi zaio eskaintzaren bat Betisi. Errusiako talde batek eskaintza egin du, eta Beñat fitxatzeko etete klausula ordaintzeko prest legoke. Dena den, jokalariaren aldetik ez dago Errusiara joateko asmorik, bertako Liga, Espainiakoa baino maila baxuagokoa baita.

Betisen lehen aukera jokalaria mantentzea da. Bazkideek eta zaleek ez dute begi onez ikusten Beñat salgai jartzea, eta Betiseko zuzendaritzan ere jokalaria mantentzeko esfortsua egin nahi dute ezer baino lehen.