Itxi

Athletic Club

EBAKUNTZA

Lepauztaiaren haustura sendatzeko ebakuntza egin diote Jon Morcillori

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errehabilitazioa datorren astean hasiko du, eta ez dute zehaztu zenbat denborarako izango den baja.

  • Jon Morcillo

    Jon Morcillo. Argazkia: EFE

Jon Morcillo Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote ostegun honetan Bilbon, igandean Gironaren aurka San Mamesen jokatu zuen partidan ezkerreko lepauztaia hautsi ondoren.

Talde zuri-gorriak jakitera eman duenez, ebakuntza "aurreikusi bezala joan da", eta jokalari bizkaitarrak "datorren astean" hasiko du errehabilitazio prozesua Lezaman. Ez dute zehaztu zenbat denborarako izango den baja.