Itxi

Athletic Club

Lesioa

Iñigo Lekuek lesio "larria" du eskuineko ondestean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Athleticeko jokalaria bi hilabete inguru egongo da bajan, klubak larunbat honetan baieztatu duenez.

  • Iñigo Lekuek min hartu zuen unea

    Iñigo Lekuek min hartu zuen unea. Argazkia: EFE

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak giharretako lesio "larria" du eskuin hankako ondestean, eta bi hilabete inguru emango ditu bajan, klubak larunbat honetan baieztatu duenez.

"Iñigo Lekuek lesio muskular larria du eskuin muskulu zuzen femoralaren lotura miotendinoso hurbilean. Birgaitu eta berregokitzeko lanari ekin dio dagoeneko", jakinarazi du Bilboko taldeak ohar batean.

Hegalekoak min hartu zuen joan den igandean Rayoren aurkako golik gabeko berdinketan, Vallecasen; zelaia utzi behar izan zuen 77. minutuan, eta Oscar de Marcosek ordezkatu zuen.