Itxi

Athletic Club

125. urteurrena

Maria Arthuer, Williams anaien ama, Athleticen ekaineko enbaxadorea izango da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Izendapen honekin, Bilboko taldeak "1898an sortu zenetik Euskal Herrira iritsitako komunitate migratzaileak Athletici egin dion ekarpen ordainezina" aitortu nahi du.

  • Iñaki Williams bere amarekin

    Iñaki Williams bere amarekin. Atrtxiboko irudia: EFE

Maria Arthuer, Iñaki eta Nico Williams anaien ama, Athletic Cluben 125. urteurreneko ekaineko enbaxadore izendatu dute, talde zuri-gorriak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Izendapen honekin, Bilboko taldeak "1898an sortu zenetik Euskal Herrira iritsitako komunitate migratzaileak Athletici egin dion ekarpen ordainezina" aitortu nahi du.

Arthuer Jon Rahm (urtarrila), Jokin Altuna (otsaila), Honey Tahljieh (martxoa), Thomas Hitzlsperger (apirila) eta Marino Lejarreta eta Joane Somarribari, biak euskal zaleen eta txirrindularitzaren ordezkari gisa (maiatza), batu zaie zerrenda honetan.

Williamsen amak hilaren 8an jasoko du intsignia San Mamesen Athletic Fundazioak antolatzen duen Letrak eta Futbola zikloaren "edizio berezi" batean, "Migrazioaren balio sozial eta kulturala" izenburupean.