Itxi

Athletic Club

Santander Liga

Athleticek jakinarazi du Unai Nuñezek beste urtebetez jokatuko duela Celtan, utzita

EITB Media

Portugaleteko (Bizkaia) jokalariak bigarren denboraldia beteko du Vigo taldean 2023-2024 sasoian. Gainera, 2024-2025 denboraldian Celtak Nuñez erosteko aukera izango du, Bilboko taldeari 7 milioi euro ordainduta.

  • Unai Nuñez

    Unai Nuñez, Celtarekin, Osasunaren aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Athleticek jakinarazi du Unai Nuñezek beste denboraldi bat emango duela Celtan utzita, bi klubak akordiora iritsi ostean. Ondorioz, 2022ko uztailean sinatutako kontratua urtebetez luzatu dute. Horrez gain, Bilboko klubak esan du Celtak hartuko duela bere gain Portugaleteko (Bizkaia) jokalariaren soldata.

Euskal Herriko eta Galiziako taldeen arteko akordioak aurreikusten duenez, 2024-2025 denboraldirako Athleticek jokalaria saltzeko aukera du; Celtak, aldiz, Nuñez erosi ahalko du, Athletici 7 milioi euro ordainduta.

Gainera, etorkizunean Celtak Unai Nuñez salduko balu, balizko salmentaren zati bat Athleticek jasoko luke.