Athletic Club
HJK Helsinkiren aurka
Athleticek bideratuta utzi nahi du kanporaketa
Erredakzioa
Marcelo Bielsak Iker Muniain sartu du deialdian; Fernando Llorente eta Javi Martinez, ostera, kanpoan geratu dira.
-
Iker Muniain eta Rafael iazko Athletic-Manchester United partidan. Argazkia: EFE
Athleticek Europa Ligako playoff-etako joaneko partida jokatuko du gaur, HJK Helsinkiren aurka San Mamesen (21:00). Zuri-gorrien helburua, kanporaketa bideratuta uztea izango da.
Marcelo Bielsa entrenatzaileak Iker Muniain sartu du deialdian. Erdilari nafarra, ordea, ez da hasierako hamaikakoan egongo. Fernando Llorente eta Javi Martinez, aldiz, deialditik at utzi ditu entrenatzaile argentinarrak.
Hasieratik Aritz Adurizek jokatuko du, eta Toquero aulkian egotera pasatuko da. Betisen aurka jokatutako partidan alderantziz izan zen; Toquerok jokatu zuen hasieratik, eta bigarren zatian zelairatu zen Aritz Aduriz.
Talde zuri-gorriaren deialdia jokalari hauek osatzen dute: Iraizoz, Raul, Ramalho, Ekiza, Iturraspe, Iraola, San Jose, Gurpegi, Iñigo Perez, Ruiz de Galarreta, Castillo, De Marcos, Ander Herrera, Susaeta, Isma Lopez, Muniain, Aduriz, Toquero eta Ibai.