Athletic Club
Pubis lesioa
Ander Herrera lanean hasi da ebakuntza egin eta lau egun geroago
Erredakzioa
Athleticeko erdilaria bizikleta gainean entrenatu da Lezamako gimnasioan. Bien bitartean, gainerako taldekideak zelaian entrenatu dira Marcelo Bielsaren aginduetara.
-
Ander Herrera. Argazkia: EITB
Herrera bizikleta gainean entrenatu da Lezamako gimnasioan. Bien bitartean, gainerako taldekideak zelaian entrenatu dira Marcelo Bielsaren aginduetara.
Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Jon Aurtenetxe normaltasunez entrenatu dira eta azken asteetako arazo fisikoak atzean utzi dituztela ematen du.