Itxi

Athletic Club

Egutegia

Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

EITB MEDIA

Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.

  • Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Orain arte multzoen fasea izandakoak formatu ezberdina izango du, eta orain 36 taldek osatutako liga izango da. Talde bakoitzak zortzi talderen aurka neurtuko ditu indarrak (lau partida etxean eta lau kanpoan). Lehen zortziak final-zortzirenetara igaroko dira zuzenean; bederatzigarren sailkatutik hogeita laugarrenera play-offetako kanporaketak jokatuko dituzte.

Final-zortzirenetatik aurrera, kanporaketa modura erabakiko dira.

1. JARDUNALDIA, irailak 26 (osteguna)

AS Roma - ATHLETIC (1-1)

 

2. JARDUNALDIA, urriak 3 (osteguna)

ATHLETIC - AZ Alkmaar (2-0)

 

3. JARDUNALDIA, urriak 24 (osteguna)

ATHLETIC - SK Slavia Praha (1-0)

 

4. JARDUNALDIA, azaroak 7 (osteguna)

PFC Ludogorets 1945 - ATHLETIC (1-2)

 

5. JARDUNALDIA, azaroak 28 (osteguna)

ATHLETIC - IF Elfsborg (3-0)

 

6. JARDUNALDIA, abenduak 11 (asteazkena)

Fenerbahçe SK - ATHLETIC (0-2)

 

7. JARDUNALDIA, urtarrilak 22 (asteazkena)

16:30 Besiktas JK - ATHLETIC

 

8. JARDUNALDIA, urtarrilak 30 (osteguna)

21:00 Athletic Club - FC Viktoria Plzen

PLAY-OFFAK ETA KANPORAKETAK

Play-offak: Otsailak 13 eta 20

Final-zortzirenak: Martxoak 6 eta 13

Final-laurdenak: Apirilak 10 eta 17

Finalerdiak: Maiatzak 1 eta 8

Finala: Maiatzak 21, San Mamesen