Athletic Club
Anoetan
Aurten ere Llorente izango ote da protagonista nagusia?
Erredakzioa
Anoetan jokatutako iazko derbian, Fernando Llorenteren bi golekin nagusitu zen Marcelo Bielsaren taldea.
-
Fernando Llorente, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Aurten ere protagonista izango ote da? Uda honetako polemikaren ostean, Espanyolen aurka itzuli zen aurrelaria. Zelairatu eta berehala, banakoaren gola egin zuen.
Ostegunean, Israelgo Hapoel Kyriat Shmonaren aurkako neurketan, bigarren zatian sartu zen. Ez zuen sarea zulatu, baina gol-aukera ugari izan zituen Athleticeko jokalariak. Malagaren kontra ere bigarren zati osoa jokatu zuen.