Itxi

Athletic Club

Astelehenean

Urriaren 15ean, bazkide konpromisarioekin hitzordua

Erredakzioa

Euskalduna Jauregian egingo dute, aurten ere, Athleticen Ohiko Batzar Nagusia. 19:15ean hasiko da.

  • Josu Urrutia Athletic Clubeko presidentea. Argazkia: EFE

    Josu Urrutia Athletic Clubeko presidentea. Argazkia: EFE

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten.

Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregian, 2012ko urriaren 15ean, astelehenean, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarrenean, ondoko gai zerrendaren arabera:

GAI ZERRENDA

LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

HIRUGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak.

LAUGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

BOSGARRENA: Eskari-galderak.