Itxi

Athletic Club

Derbia galdu ostean

Ibai Gomezek egoera ez dela "oso larria" argi utzi du

Erredakzioa

Anoetako porrotak "zapore txarra" utzi diela onartu du Bilboko jokalariak. Hala ere, egoera iraultzeko gai direla uste du Ibai Gomezek.

Athleticek Ligako sei jardunaldietan soilik bost puntu lortu ditu Realaren aurka derbia 2-0 galduta, baina Ibai Gomez bilbotarren egoera ez dela "oso larria" argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan.

"Partida hobeak eta kaskarragoak jokatu ditugu, eta gure eginkizuna orain akatsak zuzentzea da. Iragan denboraldian egin genuen bezala aurrera aterako dugula ziur nago", azaldu du Ibai Gomezek Lezaman egindako entrenamenduaren ostean.

Santutxuko jokalariak Anoetako 2-0ekoak zuri-gorriei "zapore txarra" utzi diela onartu du. Gainera, lehenengo zatian Athleticek "nahiko ondo" jokatu zuela azaldu du, baina Reala "nagusi izan zen, eta garaipena merezita lortu zuen".

"Erasotzaileago eta intentsitate gehiagorekin jokatu zuten, eta nagusi izan ziren. Positiboena aste honetan bi partida garrantzitsu ditugula da (Slavia Praharen aurka Europa Ligan eta Osasunaren aurka BBVA Ligan), eta taldearen norabidea aldatu behar dugu", azaldu du Ibai Gomezek.

"Bi partida hauek ez dira finalak. Oso garrantzitsuak dira, dinamika kaskarra baitaramagu, eta lehenbailehen aldatu behar dugu. Taldeak aurrera egiteko gai dela erakutsiko du", adierazi du bilbotarrak.

 

Athleticek Ligako sei jardunaldietan soilik bost puntu lortu ditu Realaren aurka derbia 2-0 galduta, baina Ibai Gomez bilbotarren egoera ez dela "oso larria" argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan."Partida hobeak eta kaskarragoak jokatu ditugu, eta gure eginkizuna orain akatsak zuzentzea da. Iragan denboraldian egin genuen bezala aurrera aterako dugula ziur nago", azaldu du Ibai Gomezek Lezaman egindako entrenamenduaren ostean.Santutxuko jokalariak Anoetako 2-0ekoak zuri-gorriei "zapore txarra" utzi diela onartu du. Gainera, lehenengo zatian Athleticek "nahiko ondo" jokatu zuela azaldu du, baina Reala "nagusi izan zen, eta garaipena merezita lortu zuen"."Erasotzaileago eta intentsitate gehiagorekin jokatu zuten, eta nagusi izan ziren. Positiboena aste honetan bi partida garrantzitsu ditugula da (Slavia Praharen aurka Europa Ligan eta Osasunaren aurka BBVA Ligan), eta taldearen norabidea aldatu behar dugu", azaldu du Ibai Gomezek."Bi partida hauek ez dira finalak. Oso garrantzitsuak dira, dinamika kaskarra baitaramagu, eta lehenbailehen aldatu behar dugu. Taldeak aurrera egiteko gai dela erakutsiko du", adierazi du bilbotarrak.