Athletic Club
Errege Kopa
Data aldaketa Kopako Logroñes-Athletic partidan: urtarrilaren 4an jokatuko da
EITB MEDIA
Hilaren 5erako aurreikusita zegoen final-hamaseirenetako partida eun bat lehenago jokatuko da Las Gaunasen, 21:30ean.
-
Errege Kopa. Argazkia: RFEF.
Logroñes eta Athletic taldeen arteko Errege Kopako final-hamaseirenetako partida 2025eko urtarrilaren 4an jokatuko da, 21:30ean, Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez.
Hasiera batean partida hori hurrengo egunerako iragarri zen, eta horrek hainbat arazo eragin zituen Errioxako hiriburuan, Errege Magoak Las Gaunaseko udal-estadiora joango baitira. Gainera, partida Logroñoko desfilearekin bat etorriko zen, hiriko trafikoan arazoak sortuz.
Gaur arratsaldean Federazioak ofizial egin ditu partiden ordutegiak eta Las Gaunaseko partida urtarrilaren 4an jarri du.
Horrela, gainera, ez da gatazkarik sortuko Espainiako Superkopa jokatuko duten taldeen atseden egunengatik; Athleticek Bartzelonaren aurka jokatu behar du.