Itxi

Athletic Club

Bajak

Galarreta eta Djalo baja izango dira Leganesen aurka; Sancet taldera itzuliko da

Agentziak | EITB Media

Galarretak "lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean" eta Djalok "bihurritua eskuin orkatilako kanpoko lotailuan", Athleticek jakinarazi duenez.

  • Galarreta Besiktasen aurkako partidan lesionatu zen

    Galarreta Besiktasen aurkako partidan lesionatu zen Argazkia: Athletic Club

Iñigo Ruiz de Galarreta eta Alvaro Djaló Athletic Clubeko jokalariak baja izango dira igandean Leganesen aurka jokatuko duten partidan. Talde zuri-gorria, bestalde, ostiral honetan hasi da igandeko partida prestatzen, Oihan Sancet taldean sartuta.

Galarretak "lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean" eta Djalok "bihurritua eskuin orkatilako kanpoko lotailuan", Athleticek emandako osasun-parteak jakinarazi duenez.

Asteazkenean lesionatu ziren biak, Istanbulen, Besiktasen aurka jokatutako Europa Ligako partidan. Erdilaria bigarren zatian zelaira sartu eta sei minutura ordezkatu behar izan zuten, eta hegalekoak Berenguer ordezkatu zuen azken hamaika minutuak jokatzeko, eta partida amaitu zuen.

Sanceten kasuan, Athleticek aurten jokatu dituen bost partidetan baja izan da, eskuin orkatilako lotailua mindu zuelako, bihurritua eginda. Valverdek Turkian aurreratu zuenez, nafarra Leganesen aurka jokatzeko prest egotea espero du.

Horrela, erdilaria taldekideekin lanean ikusi dute komunikabideei irekitako ordu laurdenean.